Euskera eta Saint-Pierre eta Miquelon

Uhartean bizi den euskal jatorriko populazioak bere arbasoen hizkuntza erabiltzeari utzi egin dio. Orokorrean onarturik dago Saint-Pierre eta Miquelon aldera emigratu zuten euskaldunek jadanik frantsesez egiten zutela pixka bat, eta euskalki ezberdinen erabilera senitartera edo talde sozial gertuenekoetara mugaturik zegoela. Ondorengo belaunaldiek ez zioten euskarari eutsi eta euskararen baztertzea, gazteak koloniako eskoletara eramatearekin batera azeleratu egin zen.

XIX. mendearen zati handi batean eta XX. mendearen hasieran, ez zen arraroa izaten Saint-Pierren euskara entzutea. Horren froga bezala George Allan England egile amerikarraren testigantza dugu, 1929 inguruan uharteetatik pasa baitzen: « He was a very voluble old fellow, and for half an

Lire la suite

Euskaldunak Saint-Pierren eta Miquelonen

Zahatz historia

Estuak izan dira beti Euskal Herriaren eta Saint-Pierre eta Miquelonen arteko harremanak, duela hainbat mende izan zen europarren Ipar Ameriketako esplorazio aroaz geroztik. Euskal folklorea eta kirolak oso bizirik daude oraindik, nahiz eta euskara zoritxarrez mende honen hasieran galdu zen uharteetan.

Samuel de Champlainek, bere 1612ko mapan, ile aux basques bat (euskaldunen uhartea) kokatzen zuen gaur egun Miquelon-Langlade uhartea dagoen lekuan.

Martin de Hoyarzabal: Seguidandire Sen Pieretaric hassi eta cap de grateraiñoco arrutac eta entradac eta errequistac. Iaquitecoduçu S. Pierretaco vesteco burua eta Angueleterraco (Langlade – Petite Miquelon) vesteco burua dauntçala norest-suest eta dire batetic bercera, 6 lecoa. …

Lire la suite

Social Widgets powered by AB-WebLog.com.