23 décembre, 2024

Euskera eta Saint-Pierre eta Miquelon

Uhartean bizi den euskal jatorriko populazioak bere arbasoen hizkuntza erabiltzeari utzi egin dio. Orokorrean onarturik dago Saint-Pierre eta Miquelon aldera emigratu zuten euskaldunek jadanik frantsesez egiten zutela pixka bat, eta euskalki ezberdinen erabilera senitartera edo talde sozial gertuenekoetara mugaturik zegoela. Ondorengo belaunaldiek ez zioten euskarari eutsi eta euskararen baztertzea, gazteak koloniako eskoletara eramatearekin batera azeleratu egin zen.

XIX. mendearen zati handi batean eta XX. mendearen hasieran, ez zen arraroa izaten Saint-Pierren euskara entzutea. Horren froga bezala George Allan England egile amerikarraren testigantza dugu, 1929 inguruan uharteetatik pasa baitzen: « He was a very voluble old fellow, and for half an hour he told me words and phrases in the mysterious and little-known Basque tongue. No foreigner, I believe, has ever learned to speak it well, and one must be born a Basque to fathom its complexities. Sailors claim the only outsider who has ever learned Basque is the Old Boy himself. »

Uharteetan ezarri ziren eta euskaraz hitzegiten zuten euskaldunen gehiengoak lapurteraz egiten zuen seguraski, baina ezin bazter dezakegu euskaldunen artetik zenbaitek baxenafarreraz edo gipuzkeraz egiten zutenik.

Euskararen aztarna bakarra, linguistek esaldi atributibo bezala ezagutzen duten ezaugarri morfosintaktikoa da dirudienez: esaldi atributibo baten atributoa, espresibitatea dela eta, esaldiaren hasieran jar daiteke. Proposizioaren gainerakoa « que » bidez lotzen delarik. Hona hemen zenbait adibide: (1)

Exenplu hau da:

  • Furieux qu’il était!(1)
  • Joli que c’est!
  • Mauvais que c’est!
  • Rouge comme un homard qu’il était!(1)


(1) Brasseur P. et Chauveau J-P. Dictionnaire des régionalismes de Saint-Pierre et Miquelon T…bingen 1990, p22. Kaiet eta Iurgi Arrizabalagaren laguntzaz itzulitako orrialdeak

Grand Colombier

Le GrandColombier.com est un site recensant tout document historique ayant un lien avec les îles Saint-Pierre-et-Miquelon : traités, cartographie, toponymie, archives, sources primaires, études, recherches, éphémérides. Le site est dirigé par Marc Albert Cormier. Profil Acadmedia.edu: https://independent.academia.edu/MarcAlbertCormier

Voir tous les articles de Grand Colombier →

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *

Social Widgets powered by AB-WebLog.com.